Beasain


 

Landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna


 Urtero bezala, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Lehiakortasun Saileko Nekazaritza eta Arrantza Departamentuko laguntzarekin, Landa Eremuko Emakumeen Komisioak, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko eguna ospatzeko jardunaldia antolatu du datorren URRIAREN 15ean. Aurtengo ospakizuna Orion izango da.

Landa eremuan genero kontzientzia zabaldu, eta beste errealitateen berri jakiteko aukera dela kontuan hartuta, bertara joateko gonbidapena luzatu nahi diegu Beasaingo emakume baserritarrei.


EGITARAUA:

9:00-9:30 Bertaratutakoei harrera
9:30-10:00 Aurkezpena eta ongietorria
10:00-10:30 “Argia” Proiektuaren azalpena
10:30-11:30 Bideoa: Emakumeen erreferenteen testigantzak
11:30-12:00 Atsedena
12:00-14:00 Dinamika parte hartzaileak
14:00-14:15 Ondorioak eta amaiera
14:15-17:00 Bazkaria
17:00-18:00 Saregileekin topaketa

Beasaingo Udalak autobusa antolatuko du. Autobusa eta bazkaria doan izango dira.

Izena emateko, deitu edo idatzi Berdintasun Sailera:

943 087 663 ( Elixabet) / berdintasun@beasain.net

Epea irailaren 15ean amaituko da. Plaza mugatuak izango dira.

 

Vigencia desde: 09/07/2015

 
Pza. San Martín Loinaz 1 - (20200). Tfno: 943028050
© Ayuntamiento de Beasain 2008
Accesibilidad- Aviso Legal- Protección de datos- Condiciones generales