Beasain


 
Hemen zaude: Hasiera > Berriak > Udaltzaingoa >

EBASKETAK ETA LAPURRETAK JAIETAN


Aurtengo jaiak gainean ditugula eta, bai herritar baita bisitan etorriko direnei ere jakinarazi nahi diegu, festarik festa besteren gauzak (diru-zorro edo sakelako telefonoak) lortu nahian ibiltzen direnak ere badaudela.

 

            Bereziki tabernetan eta jende multzo handia dagoen tokietan saiatzen dira.

            Honen aurrean, Beasaingo Udaltzaingoa eta Ertzaintza bat eginik, aholku batzuk eman nahi ditugu:

-       Poltsak ondo itxita eta aurrealdean eramatea eta begi-bistan.

-       Diru-zorroak eta sakelako telefonoak aurreko poltsikoetan eramatea.

-       Zerbait susmagarria nabarituz gero, Ertzaintza edo Udaltzaingora jotzea eskatzen dugu.

Emandako aholkuak kontuan izango dituzuelakoan gaude.

 

Publikazio tartea: 2016/05/19-tik

 
Loinazko San Martin Plaza 1 - (20200). Tfnoa: 943028050
© Beasaingo Udala 2008
Erabilerraztasuna- Lege-informazioa- Datuen babesa- Erabiltzeko baldintzak