Beasain


 

UDALEKO TASEN ARLOAN LAGUNTZA ESKAERAK


2016. urteari dagozkion Udaleko Tasen (ura eta zaborra) arloan laguntzak eskatzeko epea irekita egongo da 2017ko martxoaren 1etik 31ra.. Eskatzailea den pertsonak eskaera egin baino 6 hilabete lehenagotik Beasainen erroldatuta egon behar du eta eskaeran agertzen den helbidean bizi.. Balorazio ekonomikoan etxebizitzan erroldatuta dauden pertsona guztien 2016ko diru-sarrerak eta ondasun higikorren etekinak kontutan hartuko dira.. Ondasun higiezinak (2. etxebizitza, lokalak edota garajeak) % 100aren jabetzan edukitzen badira, ez dira laguntza huek jasoko.Udaleko tasen arloan laguntzak emateko kontutan hartuko den diru-sarreren (2016koak) baremoa ondorengoa izango da:- 9.172,80 euro arte, ordainagiriko zenbateko guztia lortzeko.- 9.172,81 eurotik 13.759,20 euro arte, ordainagiriko zenbatekoaren % 75 lortzeko.- 13.759,21 eurotik 18.345,60 euro arte, ordainagiriko zenbatekoaren % 50 lortzeko.Bi pertsona edo gehiago elkarrekin bizi badira, pertsona bakoitzeko kopuru bat deskontatuko da beren diru sarreretatik. Kopuru hau 3.862,95 eurokoa izango da bigarren pertsonagatik eta hirugarrengotik aurrera 2.575,30 eurokoa izango da. Eskaerak Beasaingo Udaleko iGunean jaso eta aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 14:30etara. Informazio gehiago nahi baduzu 943028050 telefono zk.ra dei dezakezu.

 

Publikazio tartea: 2017/02/22-tik 2017/03/31-tara

 
Loinazko San Martin Plaza 1 - (20200). Tfnoa: 943028050
© Beasaingo Udala 2008
Erabilerraztasuna- Lege-informazioa- Datuen babesa- Erabiltzeko baldintzak