Beasain


 
Hemen zaude: Hasiera > Udala > Alkatea >

AITOR ALDASORO ITURBE


Aitor Aldasoro
Aitor Aldasoro

Ongi etorri Beasaingo Udalaren Interneteko Web orrira.

Alkatetzatik web-gune honetan nabigatzera gonbidatzen zaituztet. Bertan, zabal-zabalik erakusten dizuegu gure udalerria. Udalerri bizi eta berritzailea eta beasaindarrentzako bizileku atseginagoa eraiki ahal izateko, ekonomi, kultur eta gizarte-garapen orekatuen aldeko konpromiso erabakigarria egina duena. Web-gune honetan, alde batetik, herritar guztien esku dauden zerbitzuen berri duzue, eta bestetik, herriko gobernuak egingo dituen proiektuen berriak.

Sartu, begiratu eta galdetu jakin nahi duzuen edo interesatzen zaizuen guztiaz. Eta ez gorde zuen iritziak, iradokizunak eta proposamenak guri jakinarazi gabe. Horiek denak ezinbestekoak izango dira gure zerbitzuak hobetzeko. Leiho bat munduari irekitzeaz gainera, udaleko web-guneak informazioa eskaintzen dizue, baina aldi berean elakrren artean komunikazioa ere sor dezakegu Beasaingo herritarrak, beasaindarrak, Udalarengana hurbilduz. Egunaren 24 orduetan zehar irekita egongo den Udal birtualerantz goaz.

Beasaingo Udaletxeko ateak irekitzeko eta herrian zehar egiten diren jarduera nagusien berri emateko, teknologia berriak erabiltzen ari gara Internet aurrez aurre jarrita. Orrialde hauek halaber, kalitatezko zerbitzuak emateko dugun interesaren erakusgarri dira, izan ere, hori baita gure jardueren etengabeko helburua.

Web-gune hau, helarazi nahi dizkiguzuen proposamen guztientzako irekita dago. Administrazio-kudeaketako zerbitzuak internet bidez ("on line") eskaini eta zabalduko da. Horrela, izapideak erosotasun handiagoz egiteko aukera eskainiko da.

Beasaingo Alkate naizenez, web-gune honetan sartzen zareten bisitari guztioi adorea eman nahi dizuet, gure udalerri abegitsu hau ezagutzeko eta herrian diren enpresa eta erakunde bizi, dinamiko eta zerbitzu-bokazio handikoak topatzeko.

 

Azken eguneratzea: 2015/09/22

 
Loinazko San Martin Plaza 1 - (20200). Tfnoa: 943028050
© Beasaingo Udala 2008
Erabilerraztasuna- Lege-informazioa- Datuen babesa- Erabiltzeko baldintzak