Beasain


 
Hemen zaude: Hasiera > Argitarapenak > Beasaingo Paperak > Beasaingo Paperak bilduma >

Beasaingo Paperak bilduma


Beasaingo Paperak bildumaren argitalpenak ikusi

"Beasaingo Paperak" izeneko bildumaren argitalpenarekin Beasaingo Udalak, Kultura Sailaren bitartez, herriko historia bere arlo desberdinetan ezagutzera eman eta zabaltzeko lana bultzatzen du.

Bildumako lehen alea 1992an argitaratu zen eta "Beasaingo Elkarte herrikoiak" izan zuen gaitzat.

Geroztik, urtero aurkeztu dira hainbat argitalpen "Udazken Kulturala" izeneko hamabostaldiaren barruan. Hona hemen argitaratuak hurrenez hurren:

1993an "Jesus Larrañaga" izeneko bigarren alea argitaratu zen, Jose Antonio Egidok egina hain zuzen.

Jarraian hirugarrena: "Industrializazio-prozesua eta gizarte modernizazioa Beasainen (1860-1936)". Azterlana, Jose Gabriel Zurbano Melero historialari beasaindarrak egin zuen.

Laugarrena "Beasaingo kale-izenen historia" izan zen eta egilea Jose Zufiaurre etnografilari beasaindarra.

Bosgarrena berriz Elena Legorburu Faus historialariak egin zuen eta gaia "Fabrika haundie, Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles-en historia" izan zuen gaitzat.

Seigarrena, "Loinatz 97" deitu urtearen barruan argitaratu zen eta "Gipuzkoar ezezaguna, San Martin Igokundea, Loinazko eta Amunabarrokoa, 1566-1597. Martirioaren IV. Mendeurrean, 1597-1997" izan zuen izenburutzat. Liburu hori argitaratuz amaitu zen ikerlan handi hori, Martin Mendizabal historialari frantziskotarrak egin zuen.

Zazpigarren argitalpenean, azterlan bikain bat aurkezten da, Jose Zufiaurre etnografialari beasaindarrak egindako "Beasaini buruzko monografia etnografikoa".

Bilduma honen argitalpenak, etorkizunari ekiteko beti ere bere nortasun-ezaugarriak ezagutu beharrezkoak dituen gure gizarteak bere jatorria sakonago aztertzeko eta horren ondorioz kultur arloan aberasteko lagundutzen du.

 

Azken eguneratzea: 2008/10/17

 
Loinazko San Martin Plaza 1 - (20200). Tfnoa: 943028050
© Beasaingo Udala 2008
Erabilerraztasuna- Lege-informazioa- Datuen babesa- Erabiltzeko baldintzak